XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izarrik eta ilargirik gabeko gau beltz horietako bat zen.

Bere aitaren auto dotorean zeukaten zain Marikontxesi gartzelatik berrehun metrora.

Hurrengo goizean Hondarkabin aurkitu zuten autoa.

Norbaitek oraindik ez badaki ere, itsasertzeko herri polit bat da Hondarkabi.

Autoaren jabea nor zen egiaztatu zutenean, Dirulario oso estu hartu zuen poliziak.

Arrandegitik eraman zuten komisaldegira bere mantal eta guzti.

Astindu ederrak hartu zituen gizarajoak.

Azkenean behintzat konturatu ziren poliziak Marikontxesiren esku izkutua zegoela ihesketa haren atzean.

Libre utzi zutenean, taxi bat hartu eta Hondarkabira joan zen bere autoaren bila.

Ordu bete baino lehen arrandegian zegoen.

- Alabak lapurtu dizu, orduan, autoa?- esaten zioten bezeroek.

- Bai, ijito mutur zikin horrek nahastu dio nonbait burua.

- Aitaren ondoan ederki bizi besterik ez zuen neska....

- Nahi zuen guztia zeukan eta....

- Oraindik ezin dut sinestu ere egin....

Kilo bat antxoa esan al duzu?.